Osagaiak
Errezeta
Gatza eman eta ura oparo jarriko dugu irakiten. Borborka hasten denean, arandoiak sartu eta ozpin xorta bat erantsiko dugu. Sutan utziko ditugu borborka, etenik gabe, 30 minutuan gutxienez. Horren ostean, xukatu eta hozten utziko ditugu arandoiak. Labana zorrotz batekin kendu egingo ditugu kanpoaldean dituzten axal edo gizen poltsatxo guztiak, garbi-garbi gelditu arte. Zatitu egingo ditugu ondoren, xerra lodietan. Gatza emango diegu gero.
Padera batean olioa oparo isuri, arandoiak frijitzeko behar adina, eta erantsi egingo ditugu baratxuri aleak. Su eztian berotzen utziko dugu olioa, baratxuri zaporea har dezan, eta pixkana-pixkana bizitu egingo dugu sua, olioa oso bero gera dadin arte. Baratxuriak atera, eta irin, arrautza eta ogi birrinduan pasatutako arandoiak frijituko ditugu olio hartan. Egiten utziko ditugu ongi txigortu arte. Xukatu eta zerbitzatuko ditugu.
Baratxuri pikatua eta perrexil xehatua oparo erants diezazkiokegu jotako arrautzari, hartan arandoiak busti baino lehen, frijitu ondoren arandoiek are zapore gozoagoa izan dezaten. Norbere gustuen arabera betiere.