TXAHAL BIHOTZA ARDO BELTZAREN SALTSAN

Osagaiak

  • Txahal bihotz bat
  • Azenario bat
  • 2 porru
  • Piperbeltza, eskukada bat
  • 2 tipula
  • 8 baratxuri ale, pikatuak
  • Ardo beltza, botila bat
  • Perrexila, eskukada bat
  • 2 l ur
  • Haragi salda kontzentratua, pastilla bat
  • Gurin puska bat, ederra

Errezeta


Kazola batean ipiniko dugu bihotza urez estalia, eta irakiten utziko dugu 3 minutuan. Xukatu egingo dugu ondoren, eta berriro ere ur garbiz estaliko dugu, gatza, azenarioa, porru bat, piperbeltza, tipula bat, haragi salda pastilla eta perrexil eskukada erantsi ondoan. Egosten utziko dugu guztia ongi xamurtu arte, ordu bat eta laurdenetan gutxi gora-behera. Salda epeldu denean, bihotza atera eta ongi xukatuko dugu, eta xerra lodietan zatituko dugu ondoren.

Gorde egingo dugu salda saltsa egiteko. Kazola zabal batean egingo dugu saltsa. Olio pixar bat isuri, eta erantsi egingo ditugu porru bat, tipula bat eta baratxuri aleak, pikatuak guztiak ere. 20 bat minutu igaro ondoren, barazki guztiak xamur geratu direla ikustean, erantsiko dugu ardoa, eta irakiten utziko dugu guztia bolumenaren erdia lurrundu dadin arte. Orduan erantsiko dugu bihotza egosi dugun salda, eta egosten utziko dugu guztia zaporeak bateratu daitezen arte, 50 bat minutu.

Saltsa pure egitekotik pasa, eta isuri egingo dugu beste kazola batean egongo diren bihotz xerren gainean. Gurin zatia, hotza, erantsiko dugu gainetik, eta irakiten utziko dugu guztia, beste 25 bat minutu, oso su eztian, salda loditu eta distiratsu gera dakigun arte. Gatz puntua zuzendu eta utzi egingo dugu hozten, berriro berotu eta jan aurretik.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?