Osagaiak
Errezeta
Patatak zuritu eta xerra edo zati loditan moztu, nahi dugun bezala. Uretan ongi garbitu, almidoia kentzeko. Lehortu.
Zartagin handi batean bizpahiru hazbete olio jarri, eta su eztian paratu. Patatak olio hotzera bota eta ezari-ezarian egiten utzi koipe horretan. Kontu handia eduki behar da ez ukitzen –ez puskatzeko- han egiten ari diren bitartean, eta oliotan ia erabat sarturik egotea. Horrela egon behar dute 15en bat minutuz. Hortik aurrera bizitu sua beldurrik gabe, baina pixkana, frijitzen hasten direla nabaritu arte, alegia patatak gorritzen hasten direla eta olioari kea dariola eta burbuilaka hasten den arte. Handik minutu batzuetara, bitsadera edo sardexka batez buelta emateko aukera izango dugu, alde guztietatik gorritzeko.
Hori gertatu denean, xukatu, gatza eman eta jan. Hasieratik baratxuri alea zuritu gabe batzuk jartzen baditugu oliotan, gustu hobea izango dute.