TXAHAL GIBELA TOMATEAREKIN

Osagaiak

  • Kilo bat txahal gibel, xerratan moztua, erdi tamainako xerrak
  • 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak
  • 4 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Xorta bat ardo zuri
  • Litro erdia tomate saltsa
  • Gatza

Errezeta


Kazola zabal batean ipiniko ditugu tipulak, gatza eta oliba olioa. Kazola su eztian jarri eta astiro-astiro gorritzen utziko dugu tipula, 45 minutuan. Orduan erantsiko dugu tomate saltsa eta irakiten utziko dugu guztia beste 15 minutuan.

Padera batean olio pixar bat isuri eta su bizian ipiniko dugu. Gibela erantsiko dugu ondoren, pixkana-pixkana, erretzen utzi gabe, eta oliotan gorritzen utziko dugu segundo batzuetan, lehortzen utzi gabe. Buelta batzuk emango dizkiogu, azal gorrituaren azpian haragi gorrixka eta hezea gera dadin. Gibel gorritua tomatean egindako tipularen gainean irauliko dugu ondoren, eta erantsi egingo diogu xorta bat ardo zuri. Istant batzuetan irakiten utziko dugu guztia, su eztian. Pausatzen utzi eta zerbitzatuko dugu. Azken momentuan, justu gibela sutatik atera baino lehen, erants ditzakegu patata frijituak, dadotan moztuak, kazola are aberatsago gera dadin.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?