PATATA GAINERREAK KREMAREKIN

Osagaiak

  • 1’5 kg patata
  • Perrexil sorta bat
  • Apio adaxka bat
  • Limoi azal bat, liztariz lotuak
  • Litro bat esne
  • Esnegaina, litro laurdena
  • Gazta arraspatua, 150 g
  • Baratxuri ale bat, erdibitua
  • Gatza eta piperbeltz eho berria
  • Gurina

Errezeta


Patatak zuritu eta cm erdiko lodierako zatiak egin. Bitartean, paratu esnea egosten eta gehitu belar sorta, esnegaina, gurina eta gatz pixka bat, eta eduki horrela hamar minutuz.

Baratxuri ale erdibituekin portzelanazko igurtzi erretilu zabal bat, gero labera sartzeko modukoa, baratxuri usaina har dezan. Patatak garbitu, xukatu eta gatza eman. Pataten erdiak erretiluan zabaldu eta esne eta esnegain irakinez busti, iragazki bat erabiliz belar sorta han geldi dadin. Gaztaren erdia parparreatu eta gainerako patatak jarri gainean, eta haiei gelditzen zaigun esne egosia bota gainetik. Piperbeltz eho berria erruz bota gainetik, gelditzen zaigun gaztaz estali eta sartu erretilua labean, eta eduki ordu betez gutxienez 190 graduan, patatak samurtu eta esnegain guztia xurgatu dutela ikusi arte.

Egina dagoen jakiteko, labana zorrotz baten muturra sartu, eta aise sartzen bada, eginak daude. Erdi eginean direla, konturatzen bagara gainaldea gehiegi gorritu dela, jarri erretiluari aluminio-paper orri bat, erre ez daitezen.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?