BIEIRAK PASTAREKIN

Osagaiak

  • 24 bieira, garbituak eta bi xerra loditan zatituak
  • 2 baratxuri ale, pikatuak
  • 6 koilarakada oliba olio
  • Perrexil pikatua
  • 600 g pasta, egosi berria, norberaren gustukoa (molde honetako jakietan egokiak dira espagetiak edo tagliatelleak)

Errezeta


Bi koilarakada oliba olio isuri eta su gainean jarriko dugu padera bat. Olioa berotzean, erantsiko ditugu bieirak (gatza eman ondoan) bi txandatan, azaletik gorritu eta barrutik mamitsu gera daitezen. Bieirak paderatik atera eta gainerako olioan gozatuko dugu baratxuriak, azaletik gorri daitezen. Su eztian utziko ditugu egiten, olioa egoki kutsa dezaten.

Bost minuturen buruan erantsiko dugu, xukatu eta gero, pasta egosi berria, eta salteatzen edukiko dugu. Ondoren gaineratuko ditugu bieira salteatu berriak. Perrexila gainetik hautseztatu eta zerbitzatu egingo dugu jakia.

Gogoko badugu, tomate saltsa edo esnegain urtua erants dezakegu, edota, itsaskia salteatzerakoan, tanta batzuk ardo zuri edo armagnac isuri. Baina gustu kontua dugu hori guztia.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?