Osagaiak
Errezeta
Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu bisigu solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.
Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Sagardo-ozpina isuriko dugu ondoren, -erne zipriztinekin!-, eta segundo batzuetan irakitan eduki ondoren gaineratuko dugu perrexil xehatua. Baratxuri-olioa gainean garaztatu eta mahairako prest edukiko ditugu bisigu solomoak.
Era berean, irinetan pasatu ahal izango ditugu bisigu solomoak, axaletik nolanahi ere, paderan txigortu aurretik. Nahi bezala joka dezagun.