Osagaiak
Errezeta
Ur asko jarri irakiten, gatzarekin. Brokoliari hosto berdeak kendu eta zurtoina moztu. Adaxkak askatu eta uretan garbituko ditugu. Pixka bat xukatu, erabat lehortu gabe, eta ur irakinetan utzi 15 bat minutuan. Mikrouhinen labean ere egos genitzake hostoak, indar bete-betean, adaxkak gopor estali batean jarrita, 10 bat minutuz.
Denbora hori pasatuta, labana txiki batekin, ziurtatu brokolia egosia ote dagoen, labana-ahoa aise sartzen den probatuz. Egosia baldin badago, ura kenduta, irabiagailu baten basora irauli. Bertara gehitu gurin dadoak eta gatz pixka bat eta bizi-bizi irabiatuko dugu, harik eta pure krematsu, fin eta goxoa lortzen dugun arte. Epeldu edo hozten bazaigu, mikrouhinen labean berotzea daukagu segundo batzuez.