Osagaiak
Errezeta
Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo ditugu ondoren, txikiak ez badira. Ura irakiten hasi orduko erantsiko ditugu bruselatxoak eta 15-20 minutuan edukiko ditugu ondoren egosten. Xukatu eta berotasunean edukiko ditugu.
Padera txiki batean, "dantzan" jarriko ditugu bi baratxuri aleak oliotan. Xukatu berri ditugun bruselatxoen gainean isuriko dugu baratxuri-olio errea. Dastatu eta gatz puntua zuzenduko dugu, behar izanez gero. Olio gutxiago erabil dezakegu eta, haren ordez, gurin puska eder bat erantsi bukaeran.