PATATA KROKETAK

Osagaiak

  • 110 g gurin
  • 110 g irin
  • litro erdia esne
  • litro erdia esnegain
  • kilo erdia patata-mami uretan gatzarekin egosia

Errezeta


Ohiko bexamel bat egingo dugu hasteko, irina gurinarekin maneatuz. Irakiten utziko ditugu esnea eta gaina, eta irin eta gurinaren gainean isuriko ditugu ondoren. Saltsa maneatuz segituko dugu, su eztian betiere, ongi egosi arte. Gatza emango diogu gero. Patata-mamia xehatuko dugu ondoren, puregailu batetik iragazita, eta bexamelean erantsiko dugu. Nahastura hoztu aurretik, gurina erantsiko diogu, dadotan moztua. Irabiagailu batez xehatuko dugu guztia, ore fina lortu arte. Hozten utziko dugu guztia. Ore trinko xamarra aterako zaigu eta erraz asko maneatu ahal izango dugu, nahi bezalako forma emanez. Bolatxoak egin ondoren, esku-azpiaz luzatuko ditugu kroketak eta ikusgarri geratuko zaizkigu platerean.

Irinetan erabili gabe ogiztatuko ditugu, hau da, arrautzatan eta ogi birrinetan paseaz. Oso garrantzitsua da, frijitu aurretik, hozkailuan hainbat ordutan egon daitezen, lehertu egingo baitira bestela.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?