BRUSELATXOAK URDAIAZPIKOAREKIN

Osagaiak

  • 400 g bruselatxo
  • 50 g urdaiazpiko serranoa, dadotan
  • 2 baratxuri ale
  • dl bat oliba olio
  • Gatza

Errezeta


Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo ditugu ondoren, txikiak ez badira. Ura irakiten hasi orduko erantsiko ditugu bruselatxoak eta 15-20 minutuan edukiko ditugu ondoren egosten.

Padera txiki batean, olioaren hiru laurden ipiniko dugu eta bi baratxuri ale frijituko ditugu hartan. Bruselatxoak egosten ari diren eltzean isuriko dugu guztia. Kontuz zipriztinekin. Gainerako olioa hartu, lehengo padera berean jarri eta hartan gorrituko dugu urdaiazpikoa. Honek emango die bruselatxoei falta zaien grazia. Dastatu eta gero, gatza emango diogu behar izanez gero.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?