Osagaiak
Errezeta
Ur ugaritan egosiko dugu patata su eztian, garbi eta zuritu gabe, labana ziztatu eta xamur sartzen dela sumatu arte. Kg bete baino gehiago egosiko dugu, ondoan kg bete mami bereizi ahal izateko.
Ontzi batean ipiniko dugu egosi eta xukatu ondoren. Gurina erantsi eta irabiagailuari eragingo diogu. Bizkor landuko dugu patata, goma itxura har ez dezan. Xirripaka gaineratuko ditugu esnea eta esnegaina, bereiz egosi ostean, eta etengabe nahasiko dugu purea, leun eta pikorrik gabe gera dadin. Gatza eman eta jateko prest edukiko dugu. Hozten bada, su eztian berotuko dugu, edo mikrouhinetan. Hobe hala bada.
Korapilatsuena bada ere, lehengoa da purea egiteko modu egokiena; hau da, patata mami egosia puregailutik pasa eta su eztian daukagun kazolara bihurtu. Zurezko espatula batez nahasiko dugu ondoren, gurin hotza pixkana-pixkana eransten diogun bitartean. Minutu batzuen buruan, gurina ongi hartu eta gero, gaineratuko ditugu, pittinka-pìttinka, esnegain eta esne egosiak, nahasi eta nahasi, purea krematsu utzi arte. Gatza emango dugu gero.
Muskat intxaurra eransten diote batzuek. Guk txokolate katiluarekin nahiago dugu: patataren zaporea baino ez du behar pureak.