ESNE MERENGATU PATTARRA

Osagaiak

  • 800 g esne
  • 200 g esnegain likido
  • Laranja edo limoi azal puska eder bat
  • Kanela txotx bat
  • 175 g azukre
  • 150 g ron
  • Arrautza zuringoak (200 g) + 25 g azukre

Errezeta


10 minutuz irakinarazi esnea, esnegaina, laranja edo limoi azala eta kanela, su ezti-eztian. 10 minutu horiek pasatuta, oraindik ere sutatik kendu gabe, azukrea gehitu eta sutatik baztertu eltzea berriz borborka hasten denean. Epeltzen utziko dugu gero, eta rona gehitu eta gero, iragazkitik pasarazi eta hozkailuan utziko dugu freska dadin.

Edan behar dugunean, arrautza zuringoak pixka bat harrotu, irabiatzeko hagaxkekin, 25 g azukrerekin batera. Aldez aurretik prestatuta hozkailuan dugun edari hotzarekin nahasi, ongi eragin eta hotz-hotza zerbitzatuko dugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?