Osagaiak
Errezeta
Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak. Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, edontzi hotzetan isuriko duguna, ateratzeko (izozkailuan edukiko ditugu aurrez edontziak).
Ugari dira aldagaiak. Esnegain urtua ere nahasten dute batzuek, pixar bat bada ere. Laranja edari freskagarri gasdun izoztua eransten diote beste batzuek, laranja zukua edo laranja azal birrindua beste harakok, edo azukre pixka bat. Nork bere gogoa bete dezala, neska-mutilok!