Osagaiak
Errezeta
Errezeta honen araberako kopuruak egundainoko oturuntza baterako dira. Bukaera hoberena opa dizuet nik guztioi. Eutsi goiari!
Beratzen utziko ditugu gai guztiak cointreauan, ronean eta benedictinean, betekada baino 24 ordu lehenago, lurrezko tina handi batean edo xanpaina-ontzi izugarri batean edo ahal dugun tokian nahasiak. Fruta ere bestelakoa izan daiteke, merkatuaren eta norberaren gustuen arabera, angurriak, mandarinak, kakiak, eta abar.
Koadrilako lehen lagun xaharrak hartu baino lehentxeago, ardo zuria, cava eta izotza gehituko ditugu eta biraka nahasi, nahastea dastatu eta parrandan hasiko gara. Errezeta honek badu gauza on bat, goizeko seietarako mokoiloa kristorena da, sekulakoa, eta gosea ere berebizikoa. Jendeak hondoko fruta-puskak jango ditu, beste erremediorik gabe, ahitu egingo baitira ordurako soberan geratu diren pintxoak eta patata tortilla idorra.