MARRUBI EDARI GASDUNA

Osagaiak

  • Marrubi garbiak eta txortenik gabeak, eskutada eder bat
  • Limoi erdiaren zukua
  • Gaseosa botila bat, hotz-hotza

Errezeta


Baso-irabiagailu baten ontzian marrubiak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure gorrixka ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin. Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara. Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin. Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi badugu.

Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu. Pitxerrean menta hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da.



Iruzkinak

Oso pinta ona du baina niri ez zait berdina atera niri pizka bat gaizki atera zait.
<3

La rosalia de castro @ 2020-01-24 13:20:43

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?