MARRUBI UR IZOZTUA

Osagaiak

  • Kilo bat marrubi
  • Kalitate oneko ardo beltza, 375 cl
  • Limoi baten zukua
  • Ur hotz-hotza, 1,7 litro
  • 300 g azukre

Errezeta


Irabiagailu baten ontzian osagai guztiak sartu. Minutu batez dena xehatu eta nahastura iragazki batetik pasaraziko dugu. Edaria botila pare batean sartu eta hozkailuan freskatzen utziko dugu. Hotz-hotza edan behar da.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?