SANGRIA

Osagaiak

  • Ardo beltz gaztea, botila bat
  • 2 koilarakada azukre
  • Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
  • Laranja erdi baten eta limoi erdi baten zukua
  • Kalitate oneko moskatela, litro laurdena
  • Izotzak

Errezeta


Pitxer eder batean ardo botila hustuko dugu. Laranja eta limoi puskak gehitu, baita izotz mordoa ere eta hori dena zurezko koilara batekin nahasi edo astindu batzuk eman. Orduan azukrea, laranja eta limoi zukua erantsi eta beratzen utziko dugu dena minutu batzuetan. Minutu batzuk pasatuta, moskatela gehitu, indarrez nahasi eta fresko-fresko edango dugu, kontu pixka batekin sekulako atxurra ez harrapatzeko.

Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?