PATATAK LABEAN GURIN ETA BARATXURIEKIN

Osagaiak

  • 10 patata handi
  • Oliba olio pittin bat
  • 2 baratxuri-buru, azal eta guzti
  • ezkai adaxka 1
  • 150 g gurin
  • Gatza

Errezeta


Patatak zuritu eta zati loditan moztu, luzetara. Patata bakoitza gutxi gorabehera, lodieraren arabera, 8 zati egingo dugu. Uretan pasa almidoia kentzeko, eta lehortu. Zartagin ongi berotu batean, oliba olio pittin bat jarri eta su bizi-bizian salteatu, kolorea emateko justu-justu, gero labean egiteko baitira. Ongi gorritu, baina barnetik gogor daudelarik, laberako moduko erretilu batean jarriko ditugu; gatza eman eta gainetik bota bi baratxuri-buruen aleak, azal eta guzti, ezkai adaxka eta gurina dadotan. Kontuan hartu beharrekoa da patata guztiek ukitu behar dutela erretiluaren hondoa; ez daitezela elkarren gainka egon, ongi erre daitezen.

30 minutuz labean eduki 200 graduan, erdi eginik daudenean koipeaz busti, koilara bat erabiliz. Erretiratu, epeltzen utzi, eta erreki baten hornigai gisa jan, esate baterako. Sutatik ateratakoan, nahi izanez gero, perrexila ere badago gehitzea, gehiegi txikitu gabe.

Epeltzen utzi, errekiaren gurina xurgatu eta olio-puntu bat izan dezaten. Labean sartu dugun erretilu bera erabil dezakegu zerbitzatzeko, aurretik baratxuri erreen mamia bildu eta hornigaiari erantsirik.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?