Osagaiak
Errezeta
Kazola batean ipiniko ditugu azukrea ez beste osagai guztiak. Sutan jarri, oso su eztian, eta ezti-ezti irakiten utziko dugu, 40 bat minutuan. Horren ostean, erantsiko dugu azukrea, eta irakiten utziko dugu beste 10 bat minutuan, zaliari maiz eraginez, hondoan itsats ez dadin. Ontzi batera aterako dugu guztia, eta utzi egingo dugu hozten, laranja eta limoi azalak eta kanela adaxka atera ondoan. Zerbitzatuko dugu.