PATATAK MATEOREN ERAN MAMITUAK

Osagaiak

  • 4 patata eder
  • Urdaiazpiko serranoa, xerra bat
  • Arrautza bat
  • Litro erdia esne

Errezeta


Zuritu eta txanpon baten neurrian, ez oso lodi, zatituko ditugu patatak. Padera batean, buelta eta buelta pasatuko dugu oliotan urdaiazpiko xerra. Olio ugaritan frijituko ditugu ondoren patatak, xamur xamar utzi arte. Xukatu.

Labe-erretilu batean ipiniko ditugu patatak ongi xukatu eta gero. Arrautza jo eta esnea, gatza eta urdaiazpiko xerra, zerrendatan moztua, erantsiko dizkiogu ondoren. Pataten gainean zabalduko dugu nahastura hori. Labean erreko ditugu patatak, 200º-ko tenperaturan, azala ongi txigortu arte.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?