MAMIA AZUKREZTATUA

Osagaiak

  • Mamia
  • Azukrea

Errezeta


Esnea berotu eta sutatik atera eta gero, 125 g azukre erantsiko ditugu litro esne bakoitzeko. Nahasi eta errezetaren arabera jokatuko dugu, hau da, aurrez tanta batzuk gatzagi pausaturiko potoetan isuri eta mamitzen utzi. Gisa honetan izango ditugu mami gozoak, azukre-ontzira jo beharrik gabe. Erosoagoa izango da hori batzuetan. Hala eta guztiz ere, galdu egingo dira mamia eta azukrea batera baina ez bat eginik dastatzen direneko kontrastea, ehundura bereziak eta. Aukera da gustuaren sarbidea. Hain purista ez direnentzat, ordea, sekulako aukera da hau.

Eta dietan ari direnentzat edo diabetedunentzat berdin jokatuko dugu, esneari, gatzatu edo mamitu aurretik, tanta batzuk sakarina edo aspartano edo koilarakada batzuk fruktosa erantsirik.



Iruzkinak

oso zapore ona zuen eta tomatea bikaina

unai @ 2020-01-23 12:26:57

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?