GABON KONPOTA

Osagaiak

  • 2 l ur
  • Litro bat ardo beltz, ona
  • 400 g azukre
  • Kanela, ezpal bat
  • Litro laurdena mertxika-zati lehor
  • Litro laurdena aran pasa
  • Litro laurdena piku lehor
  • Litro laurdena mahaspasa

Errezeta


Kazola batean, ura eta ardoa isuri eta haietan egosiko ditugu azukrea eta kanela. Irakiten hasi orduko erantsiko ditugu mertxika-zati lehorrak. 20 bat minutuan edukiko ditugu gai guztiak, irakin arinean egosten. Haien ostean erantsiko ditugu aran eta mahaspasak eta piku lehorrak, beste 20 bat minutuan edukitzeko. Udareak edo sagarrak erantsiko ditugu azkenik, zurituak eta zatituak. Beste 20 bat minutuan edukiko dugu guztia egosten. Haien buruan, kazola epeltzen utzi eta prest edukiko dugu orduan konpota, izozkiarekin edo saltsa ingelesarekin jateko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?