MAZEDONIA

Osagaiak

  • Sagar bat
  • Udare bat
  • 2 banana
  • Pinaburu erdi bat
  • Meloi gozo erdi bat
  • 2 limoi berderen edo 2 limaren azala, birrindurik
  • Eskukada bat marrubi
  • Eskukada bat mugurdi
  • Mahats mordo bat, aletua
  • 2 kiwi
  • 2 laranja
  • 2 laranjaren zukua
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Zuritu eta dadotan, ataletan edo xerratan zatituko dugu fruta guztia. Marrubiak laurdenetan erantsiko ditugu, eta azkenak izango dira mugurdiak, zanpaturik gerta ez daitezen. Banana ere azkenerako utziko dugu, ilun ez dadin. Fruta guztia batu eta gero erantsiko dugu limoi edo lima azal birrindua eta laranja zukua. Bira batzuk eman, nahasi eta freskatzen utziko dugu guztia hozkailuan. Hotz zerbitzatuko dugu mazedonia.

Norberaren gustuaren eta sasoiaren arabera aldatuko ahal izango da mazedonian nahasi beharreko fruta. Sasoikoa erosiz gero, merkeagoa izango da fruta. Ez ditzagun, bestalde, fruitu asko eta asko ahantz: gerezi hezurgabeak, kakiak, granada, limoia, aranak, pomeloa, mandarinak, eta abar.

Mazedoniaren gainetik menda, berbena edo albahaka hosto freskoak zabaldu egin ditzakegu. Egoki moldatzen dira fruta freskoarekin.

Tanta batzuk likore edo edari bizi eranstea ere ez dago lekuz kanpo, eta esnegain harrotuarekin edo saltsa ingelesarekin zerbitza dezakegu mazedonia. Horrelakoetan, on egingo die lagungarri horiei tanta batzuk Dry Sack, ron edo Porto zahar gehitzeak.



Iruzkinak

RW1k0P http://www.LnAJ7K8QSpkiStk3sLL0hQP6MO2wQ8gO.com

wcHoNkzIkXXpyQxLudn @ 2017-07-08 20:54:43

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?