Osagaiak
Errezeta
Gurin eta irinez igurtziko dugu plum-cake motako molde bat. Gopor batean irina, azukrea, arrautzak, gatza, ura eta esnegaina erantsi eta ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Legamia eta fruituak, zurituak eta zati txikitan puskatuak, gaineratuko ditugu bukaeran.
Su ertainean edukiko dugu moldea labean, 180º-tan, 40 bat minutuan, gainazala arin txigortu arte. Epel zerbitzatuko dugu pastela, krema ingeles edo esnegain harrotuarekin.