Osagaiak
Errezeta
Galeperrak ongi garbitu eta errai guztiak kendu. Bitan zatitzeko eskatuko diogu harakinari. Gatza eman eta irinetan pasatuko ditugu, azaletik.
Padera batean, oliba olio ugari jarriko dugu sutan eta hartan ipiniko ditugu baratxuri aleak. Astiro berotuko ditugu, olioa zaporea ongi kutsatzeko. Su ertainean 5 minutu egin eta gero, sua bizitu eta berotzen utziko diogu olioari; erretiratu egingo ditugu baratxuriak erretzeko zorian badaude, gustu txarra utziko baitute bestela. Galeperrak frijituko ditugu ondoren, ongi txigortu arte, eta paper xurgagarriaren gainean ipiniko ditugu gero.
Entsaladarekin edo patatekin zerbitzatuko ditugu, adibidez.