Osagaiak
Errezeta
Gatza eman eta, kazola batean, 3 koilarakada oliotan gorrituko ditugu galeperrak, alde guztietatik. Plater batera aterako ditugu ondoren. Kazola berean gozatuko ditugu gero baratxuriak, tipulina, porrua, apioa eta azenarioa. Barazkiak gorritzen hasi orduko sartuko ditugu berriro galeperrak, eta ardo zuria, ozpina eta ura erantsiko ditugu ondoren. Gatza eman, tapaz estali, eta ordubetean edukiko dugu kazola su ezti-eztian egosten. Galeperrak eginak dauden jakiteko, sutatik atera eta izterrak xamur dauden frogatuko dugu. Gutxienez 6 orduz utziko ditugu pausatzen, eta epelak edo giroko tenperaturan jango ditugu, sekula ere ez hozkailutik atera bezain laster.
Eskabetxe-ura nahasi eta harekin batera jango ditugu galeperrak, edo patata egosien edo entsalada baten gainean garaztatuko dugu, hornidura gisa.