Osagaiak
Errezeta
Uretan pasa eta lehortuko ditugu ganbak. Olioz igurtzi eta gatz larri ugari emango diegu ondoren. Plantxa edo padera handi bat su bizian jarri eta hartan utziko dugu ongi berotu arte. Batetan edo hainbat txandatan erreko ditugu ganbak, haien tamaina da kontua. Hondo beroan ipiniko ditugu, ongi ordenatuak, beroak berdintsu har ditzan. Gorritu eta barruko haragia maneatzen hasi arte edukiko ditugu, minutu batez alde bakoitzetik, tamainaren arabera. Ez dugu kanpotik erreko diren beldur ari behar. Ez ditugu ganbak erregosi behar, baizik eta ongi txigortu. Erretiratu eta limoiarekin, maionesarekin edo bixigarri duen beste saltsaren batekin zerbitzatuko ditugu ganbak.