GANBAK TENPURAN

Osagaiak

  • 40 ganba, freskoak eta erdi neurrikoak
  • 150 g irin
  • Ura, litro laurdena
  • Azukrea, ximiko bat
  • Okindegiko legamia prentsatua, 15 g
  • Gatza, koilarakada erdia
  • Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Irina, gatza, azukrea eta legamia gopor batean jarri eta hatz muturrekin txikituko dugu guztia. Ura erantsiko dugu orduan, epel betiere, 30º-tan ez beroago, legamia honda ez dakigun. Koilara batez edo sukaldeko ziri batez baliaturik, erabat zurrupatu arte erantsiko dugu ura, pixkana-pixkana erantsi ere, pikorrik ez dadin egin. Goporra zatar batez estali eta ordu erdian utziko dugu pausatzen, leku epel batean, garbigailuaren gelan esate baterako.

Orea jaiki eta burbuilak eragiten hasi dela ikusiko dugu. zuritu egingo ditugu orduan ganbak, kontu handiz zuritu ere, isatsa eta burua bereiz ez daitezen. Labana zorrotz batez, mm batzuk karrakatuko dizkiogu isatsaren atzealdeari luzera osoan zehar, hartatik luzatzen den hestea agerian uzteko. Kendu egingo dugu ondoren. Gatza eman ondoan, isats muturretik banan-banan hartu eta tenpuraren orean barneratuko ditugu ganbak, askatu gabe eta sartu-irten bizkor bat eginez, eta paderan edukiko dugun olio beroan utziko ditugu ondoren. Hala jokatuko dugu ganba guztiekin. Ondoren, ongi xukatu eta kraskatsu jango ditugu plazer handiz.

Romesco saltsa, allioli saltsa edo tomate saltsa hotz on baten ondoan zerbitzatu ahal izango ditugu orburuak, hartan bustitzeko aukera emanez.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?