ILARRAK ARRAUTZA IRAKINAREKIN

Osagaiak

  • 800 g ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik)
  • Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua
  • 10 koilarakada ilar leka salda
  • Tipulin fresko bat, pikatua
  • 2 baratxuri ale, xehatuak
  • 4 koilarakada oliba olio birjina
  • 4 arrautza fresko
  • Gatza

Errezeta


Ilar lekak egosiko ditugu litro bat urean. Tipulina gozatuko dugu paderan, olio beroan. Ordu laurdenaren ostean erantsiko dizkiogu urdaiazpiko dadotxoak; arin egin eta ilarrak gehitu, azukre pixar batekin. Beste bost bat minutu egin eta salda gaineratuko dugu, 10 koilarakada.

Arrautzak hautsiko ditugu haren barruan, ezti eta leun, kazolaren bi ertzetan, zuringoek elkar jo ez dezaten. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, bost bat minutuan, salda murriztu eta arrautzak mamitu arte. Gatz-puntua neurtu eta mahairako prest izango ditugu ilarrak.



Facebook Twitter Instagram