ILARRAK GARBITU

Beharrezkoak

  • Ura
  • Gatza

Errezeta


Ilarren lekak ireki eta barruko aleak bereiziko ditugu. Leka hutsak gorde eta urez garbituko ditugu. Ilarrak bideratuko diren jakiak bustiko diren salda prestatzeko erabiliko ditugu lekak.

Ura irakiten jarriko dugu, gatz pixar batez, eta bor-bor hasi orduko sarraraziko ditugu ilarrak. Ura berriro bor-bor hasi orduko irakinaraziko ditugu ilarrak. Kontuan hartuko dugu haien neurria: 10 segundotan txiki-txikiak badira eta 5 minutuz perdigoiak bezain gogorrak badira. Xukatu eta ur izoztuan sartuko ditugu, gatz pixka batez, klorofilari eutsi eta berde-berde gera daitezen. Xukatu egingo ditugu ondoren. Prest edukiko ditugu orduan ilarrak, maneatzeko, salteatzeko, entsalada batean barreiatzeko edo errezetaren arabera jokatzeko. Ez dute sutan luzeegi beharko, presta daudelako dagoeneko. Beroan maneatu behar badira, bukaeran erantsiko ditugu beti (menestra bat bada, bukaeran barreiatu; salteatu behar badira, olio frijitua sutatik atera orduko).

Mokofin batzuek, presarik ez eta pazientzia badagoenean batez ere, zuritu egiten dituzte ilar handi egosiak, azala kendu eta barruko ale berde xamurra baino ez jateko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?