INDIOILAR IZTER ERREAK PATATEKIN

Osagaiak

  • 4 indioilar-izter, 2 puskatan eginak
  • Baso bete ardo zuri
  • Kg bat patata, zurituak eta xerra lodituan moztuak
  • Oliba olioa eta gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Uretan garbitu eta xukatu egingo ditugu patatak. Gatza emango diegu lehortu ondoren. Haietaz estaliko dugu labe-erretilu baten hondo zabala, eta ardo zuria garaztatuko dugu ondoren haien gainean. Gatza eman eta pataten gainean ipiniko ditugu indioilar puskak, azala barrualdera. Erretilua labean sartu eta 30 bat minutuan edukiko dugu, 200º-ko tenperaturan. Haien ostean, hondoan ur edo ardo gehiago isuri “heze egongo da beti hondoa“ eta irauli egingo ditugu haragi puskak, azala kanpoaldera oraingoan, alde horretatik ere ongi txigor daitezen. Beste 15-20 minutu inguruan edukiko ditugu labean.

Garrantzitsua da bukaeran hondoan zuku mamitsu bat eratzea eta, beraz, gainean egon beharko dugu beti eta, behar denean, ura edo ardoa erantsi. Ez du lehorra behar. Garrantzitsua da, era berean, indioilarraren azalak bezala, patatak ere egoki eta modu erakargarrian gorri daitezen.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?