INTXAUR TARTA

Osagaiak

  • 400 g azukre
  • 8 arrautza, osorik
  • 400 g gurin biguna
  • 400 g intxaur, zurituak eta arrabolaz txikituak

Errezeta


Arrautza gorringoak eta zuringoak bereiziko ditugu lehenik. Gopor batean ipini eta joko ditugu arrautza zuringoak, elur itxura eman arte, hagaxka batzuekin, eta erantsiko dugu azukrearen ardia, 200 gramo. Beste erdia arrautza gorringoen gainean irauli, eta erantsiko dugu gurina, pixkana-pixkana, jotzeari utzi gabe. Orduan nahasiko ditugu intxaurrak arrautza gorringoekin, eta erantsiko ditugu halaber hasieran jotako zuringoak.

Molde bat gurinez igurtzi eta irineztatu, eta orea isuriko dugu hartan. Labean sartuko dugu moldea, 180º-ko tenperaturan, 40/45 minutuan.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?