Osagaiak
Errezeta
Oilarrak gazitu aurrena. Zartagin bat jarri sutan eta olio pixka bat botata, baratxuri alea frijitu dadila, su ezti-eztian, olioa poliki-poliki berotu eta baratxuriaren gustua har dezan lasai. Minutu batzuk pasatuta, sua pixka bat bizitu, inola ere utzi gabe, betiere, olioak kea bota dezan. Zartaginaren ondoan, plater batean, irina paratuko dugu, eta beste plater batean arrautza ongi joa, gatz pixka bat eman dioguna. Oilarrak ongi irineztatu eta gero jotako arrautzan bustiko ditugu, ongi bustiak. Arrautzatatik atera eta olio beroan utzi, poliki, irristan bezala. Laster buelta eman eta 4 bat minutuz frijituko dugu alde bakoitzetik. Xuka-paperean utz dezala oilarrak sobran duen olioa. Horrela frijituko ditugu gure lau oilarrak, banan-banan.
(Olioaren tenperaturarekin kontuz ibili beharra dago. Arrautzarekin ez ibili xuhurkerian).