KARDUA SALTSAN

Osagaiak

  • Kardu bat gordinik
  • Ura
  • Gatza
  • 2 baratxuri ale, xehatuak
  • 2 koilarakada oliba olio
  • 2 koilaratxokada irin
  • Kardua egosi den salda, edontzi handi bat
  • Xorta bat ardo zuri
  • Perrexil xehatua

Errezeta


Kardua garbituko dugu lehenik. Zatiak ur irakitan sartu eta gero, presio-eltzea itxi eta balbula biraka hasi orduko eztituko dugu sua, maila apalenera eramanez, balbulak biraketari utzi gabe betiere. 35/40 minutu egingo ditu eltzeak balbula biraka duela. Sua itzali, balbula erretiratu eta eltze barruan utziko dugu kardua hozten, estalkia ireki gabe, ongi hoztu arte.

Kazola apal bat su gainean jarri eta ongi xehaturiko baratxuri aleak sartuko ditugu hartan. Bi koilarakada oliba olio erantsiko ditugu ondotik. Baratxuria dantzan hasi orduko sartuko ditugu kardu puskak, egosiak eta xukatuak. Minutu batean edukiko ditugu kardu zatiak baratxuriaren ondoan eztitzen eta koilaratxokada bat irin eta karduak egosi diren salda, baso bat gutxi gora-behera, erantsiko ditugu ondoren, pixkana-pixkana saltsa arin bat itxuratzeko. Irakiten utziko dugu irinaren gordin gustua gal dezan. Perrexil xehatua erantsi, gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mahairako prest edukiko dugu kardua.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?