Osagaiak
Errezeta
Zuritu eta puskatan moztuko dugu kuia, kilo erdia osatu arte. Kazola garbi batean 2 koilarakada olio, tipulina, gatza eta kuia ipini eta su ertainean jarriko ditugu gozatzen. 5 minutuan edukiko ditugu horrela, kolorea hartzen utzi gabe. Salda edo ur beroa erantsiko dugu ondoren (ura bada, haragi-salda pastilla bat erantsiko diogu). Su eztian egosiko ditugu gaiak 20 minutuan, gatz pixka bat eman ondoan.
Denbora-tarte horren ondoan, irabiagailu baten ontzian ipiniko dugu nahastura eta, makinari indar betean eragin ondoan, erantsiko ditugu jogurta, gurina eta gainerako oliba olio birjina. Gatz puntua neurtu eta zuzendu egingo dugu, hala behar badu.
Zopa hau hotza ere jan dezakegu. Hozterakoan gehiegi loditu dela ikusten badugu, izotz kozkor batzuk erantsiko dizkiogu.
Zopa honen hornigai gisa erabil ditzakegu ogi-puska txigortuak, foie-gras dadoak, ahate errota salteatuak, arrain ketua dadotan, mahatsa zuritua, oilasko erre puska hotzak dadotan, eta abar.