Osagaiak
Errezeta
Kazola handi batean, olioa eta baratxuriak jarriko ditugu. Gorritu daitezela pixka bat eta berehalaxe kuiatxo xerrak bota. Minutu batzuetan nahasi, su motelean egin dadila kuiatxoa, hondoari itsasten utzi gabe, eta bertara salda-pastilla duen ura eta azukre pixka bat gehitu. Gatza eman. Irakiten jarri eta borborka hasi eta berehala, sua moteldu, indarrik txikienean jarri eta, kazola erdi estalita dagoela, egos dadila 25 bat minutuan.
Orduan zopa xehatu, irabiagailu baten laguntzarekin, irabiagailuaren besoa kazolan sartuz eta indarrik handienean joaz. Irabiatu bitartean, esnegaina gehituko dugu eta une batez utziko diogu irakiten. Azkenean gurina erantsiko diogu. Gatzik behar ote duen begiratu, zerbitzatu eta jan.