KUIATXO , HIRUGIHAR ETA TIPULA TARTA

Osagaiak

  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
  • 3 tipula ertain, xerratan moztuak
  • 2 kuiatxo
  • 3 koilarakada oliba olio
  • Baratxuri ale bat, txikitua
  • Hirugihar ketua, dadotan moztua, eskutada bat
  • Baso txiki bat esnegain likido
  • Gazta arraspatua, eskutada bat
  • Gatza

Errezeta


Kazola batean olioa sutan jarri. Bertan frijituko ditugu, su ez oso bizian, baratxuria, tipula eta hirugiharra. Gatz pixar bat eman. Egin dadila pixkana-pixkana barazkia ongi egosia egon arte, eta franko murriztu arte, ahal dela, kolore iluna hartu arte. Kolore iluna azkeneko momentuan sua bizituz lortuko dugu. Horrela karamelu itxura hartuko du. Guztira 2 ordu edo behar dira. Gero epeldu dadila pixka bat. Tipula sutatik atera baino minutu batzuk lehenago erantsiko ditugu kuiatxoak, garbi, xerratan eta padera batean oliba olio apur batean pasatu eta gero. Epeltzen utziko ditugu tipula eta kuiatxo salteatuak.

Orduan, aurretik labean berotutako moldean sartuko ditugu hirugiharra eta kuiatxoa, tipularekin batean. Zoko guztiak ongi bete, esnegaina zurrusta finean botaz gainetik. Gazta arraspatuz estali gero. Dagoela labean 200 graduan, 10 bat minutuz gutxi gorabehera, gainaldea pixka bat txigortzen den arte, tipula, esnegainarekin nahasita, goxo-goxo gelditzen den arte. Entsaladarekin batera zerbitzatu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?