Osagaiak
Errezeta
Uretan garbituko ditugu kuiatxoak eta bi muturrak kenduko dizkiegu ondoren. Bitan moztuko ditugu, luzeran, eta xerra fin mehetan erdi bakoitza, txanpon erdiak balira bezala. Gaiak itsasten ez diren padera edo kazola zabal batean, 4 koilarakada olio, tipulina eta baratxuria ipiniko ditugu. Su eztian jarri ondoan, 20 bat minutuan utziko ditugu gaiak gozatzen, kolorea hartzen utzi gabe. Xamur gelditu behar zaigu tipulina. Urdaiazpiko dadoak erantsi eta segundo batzuetan edukiko ditugu, desegiten hasi arte. Plater batera aterako dugu guztia.
Sua bizi-bizi jarri eta lehengo ontzi berean jarriko dugu gainerako olioa berotzen. Kea sortzen hasi orduko erantsiko dugu kuiatxoa, gatz pixka batekin eta salteatzen utziko ditugu xerrak, barazkia leun eta gogortxo, txigortu xamar izan ere, gelditu arte. Bizkor eragingo diogu kazolari noizean behin. 10 bat minuturen buruan, kuiatxo xerrekin batean ipiniko ditugu tipulina, baratxuria eta urdaiazpiko dadoak, lehenago salteatu ditugunak, eta biraka eta iraulka erabiliko ditugu ondoren, gai guztiak ongi nahas daitezen. Mahairako prest egongo da orduan jakia.
Hornidura bikaina izan daiteke, baita oso barazki plater gustagarria ere. Gainera, arrautza joak erantsiz gero, arrautza nahaski edo opil bat egin dezakegu edo, arroz ale batzuk eta salda gaineratuz gero, kuiatxo arroz bikain bat.