AHATE ERROTA KONFITATUAK PERRETXIKOEKIN SALTEATUAK

Osagaiak

  • Kg bat ahate errota, koipean konfitatuak
  • 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak
  • Kg erdia perretxiko, garaikoak (barrengorriak, kardu-perretxikoak, eta abar)
  • Gatza
  • Perrexil xehatua

Errezeta


Ongi xukatuko ditugu lehenik beren koipean konfitaturiko errotak. Padera zabal batean, koilarakada oparo bat ahate koipe jarri eta su gainean jarriko dugu, tipularekin batean. Gatz pixka bat eman eta gozatzen utziko dugu tipula, gorri eta xamur gelditu arte. Perretxikoak, ordurako garbiak eta puska ertainetan zatituak, erantsiko dizkiogu orduan tipulari. Sua eztitu eta 30 bat minutuan utziko ditugu gozatzen.

Haien ostean gaineratuko ditugu xukaturiko errotak, xerratan zatituak. Kolorea uzten utziko diegu, su eztiagoan oraingoan. Aldiro erretiratuko dugu paderan metatuko den koipea. Bero egongo dira errotak eta perrexil xehatu ugari hautseztatuko dugu haren gainetik. Gatz-puntua zuzendu eta mahairako prest edukiko dugu guztia.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?