LEGATZ ISATSA TXANGURRUZ BETEA

Osagaiak

  • Legatz isats bat, 1,2 kg-koa. Arrain-saltzaileak kenduko dio hezurra, bitan ireki ondoren edo, trebea bada, hezurra isatsa ireki gabe aterata (barrutik zuloa eginda)
  • 400 g txangurru, Donostiako eran maneatua
  • Ura, xorta bat
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xaflatan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil pikatua
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Kanpotik eta barrutik emango diogu legatzari gatza. Mahaian aurkeztuko dugun erretilu berberean erreko dugu. Txangurru dagoeneko maneatua erabiliko dugu betegarri gisa; ogitartekoen moduan edo, bestela, txangurrua hezurrak utzitako zuloan galkatuta, beteko dugu legatza. Ura gainetik garaztatu (ez lehortzeko), aldez aurretik 180º-tan berotutako labean sartu eta hantxe edukiko dugu legatz isatsa 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro isatsa, mamia egina dagoela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Legatza labetik atera baino minutu batzuk lehenago, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Perrexil xehatua erantsi eta baratxuri-olio hori garaztatuko dugu legatz isatsaren gainetik. Zerbitzatzerakoan, labe-erretiluaren hondoa marruskatu eta lortutako zukuarekin garaztatuko dugu arraina, mamitsuago egon dadin.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?