Osagaiak
Errezeta
Mikrouhinetan egokia den ontzi batean jarriko ditugu tipulina, olioa, erramua, ezkaia, iltzea eta baratxuri xerrak. Tapatu gabe maneatuko ditugu indar betean, 10 bat minutuan. Haien ostean, olioa, ardo zuri, ozpina eta piperrautsak gaineratuko ditugu, Indar betean edukiko ditugu berriz ere, 3 bat minutuan, koilaraz aldian behin nahasiz.
Legatz solomo izoztuak sartuko ditugu orduan eskabetxean, barazkiaz eta zukuz ongi estalirik. Tapaturik edukiko ditugu oraingoan, 10 bat minutuan.
Epea igaro eta pausatzen utziko dugu guztia, tapaturik. Giroko tenperaturan dagoenean jango ditugu solomoak eta. Labeak ez badu plater birakaririk, garrantzitsua da pare bat minutuan behin laurdena iraultzea.
Eskabetxe hau hobe da bezperan edo ordu batzuk lehenago prestatzea. Egin eta gero, pausatzen utzi ahal izango dugu, jango dugun unera arte. Mikrouhinetan epelduko dugu orduan, hainbat minutuan. Patata egosi batzuekin (eskabetxean onduko ditugu) eta entsalada batekin aurkeztuko dugu legatza eskabetxean.