LEGATZA SALTSA BERDEAN

Osagaiak

  • 4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak
  • 2 baratxuri xister, pikatuak
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Ximiko bat irin
  • Perrexil xehatua
  • Litro laurdena arrain salda edo ur
  • Gatza

Errezeta


Olioa isuri eta su eztian jarriko dugu kazola zabal bat. Baratxuria erantsi eta, erre gabe betiere, dantzan hasi dela sumatu orduko gaineratuko dugu irina, pixar bat. Segundo batzuetan edukiko dugu eztitzen, kolorea hartzen utzi gabe. Arrain salda edo ura isuri eta minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. Arrainari gatza eman eta saltsan ipiniko ditugu legatz solomoak, azala gora. Su ezti-eztian edukiko dugu arraina 4 bat minutuan, kazolari hara eta hona leunkiro eraginez. Solomoak azalez behera jarriko ditugu orduan, espatula batez baliatuta. Kontuz egingo dugu lan. Beste bi minutuan edukiko dugu arraina gozatzen, kazolari eragin eta eragin. Garrantzitsua da arraina su eztian berotzea eta kazola leun erabiltzea.

Perrexil xehatua hautseztatuko dugu gainetik. Kazola sutatik atera eta hara eta hona eraginez lodituko dugu saltsa. Gatz-puntua neurtu eta berehala zerbitza dezagun.



Iruzkinak

WFeWVc http://www.LnAJ7K8QSpkiStk3sLL0hQP6MO2wQ8gO.com

jvlCtxMWIAWCLQ @ 2017-05-19 22:41:57

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?