LEKA SALTEATUAK

Osagaiak

  •  Lekak, kilo bat
  • Oliba olioa, 4 koilarakada handi
  • Gatza

Errezeta


Lekak garbitu eta zerrendatan zatitu, eta hariak eta bi muturrak kendu. Zartagin bat jarri su ez oso bizian eta gehitu olioa. Jarri han lekak eta pixkanaka jiratu tarteka, emeki egin daitezen 15 minutuz. Behar izanez gero, egin bi txandatan. Azken bost minutuetan bizitu sua. 20 bat minutuz egon behar dute zartaginean, loditasunaren eta suaren indarraren arabera. Dena dela, eginak dauden jakiteko, onena bat jatea da. Gorriturik eta ttentte samar gelditu behar dute. Bukaeran, oso onak ateratzen dira gurin pixka bat gehituz gero. Gatza eman.

Aldamenean arrautza bat (uretan nahiz oliotan) frijitua, hazikontxo salteatu batzuk, edo arrautza-irinetan egindako burmuin batzuk jar daitezke. Sudurretik ere jateko modukoak gelditzen dira arrain baten edo plantxan edo parrillan egindako azpialde gisa erabiltzen baditugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?