Osagaiak
Errezeta
Lekak garbitu eta zerrendatan zatitu, eta ertzak eta bi muturrak kendu. Jarri egosten patatekin uretan, gatzarekin estali gabe, 12ren bat minutuz, borborka hasten direnetik. Lurruna dariela, ura kendu eta paratu erretilu batean.
Zartagin batean jarri olioa eta gorritu bertan baratxuri xerratuak. Bota dena leka eta patata egosi berrien gainera, nahasi ongi eta, behar izanez gero, eman beste gatz pixka bat, eta mahaira.