LEKAK PIPERRAUTSEZ GOZATUAK

Osagaiak

  • Lekak, kilo bat
  • 2 tipulin txiki xehatuak
  • 2 koilaratxokada piperrauts gozo
  • Oliba olioa, 7 zopa-koilarakada
  • 5 baratxuri ale, xerratan
  • Ura eta gatza

Errezeta


Lekak garbitu eta zerrendatan zatitu, eta ertzak eta bi muturrak kendu. Jarri egosten patatekin uretan, gatzarekin estali gabe, 12ren bat minutuz, borborka hasten direnetik. Lurruna dariela, ura kendu eta paratu erretilu batean.

Zartagin batean jarri olioa eta gorritu bertan baratxuri xerratuak Bota dena leka eta patata egosi berrien gainera, nahasi ongi eta, behar izanez gero, eman beste gatz pixka bat, eta mahaira.

Bitartean, jarri zartagin batean olioa eta gorritu bertan tipula gatz pixka batekin. Potxatu ondoren gaineratuko ditugu baratxuri xerratuak, gorri daitezen. Une horretan kendu zartagina sutatik eta gehitu piperrautsa, eragin pixka bat erre ez dadin. Berehala gehitu frijitura hau leka egosi berriei eta eragin pixka bat zukua har dezaten. Nahasi ongi eta mahaira. Gatzu puntua zuzendu behar bada, gehitu gatz ale batzuk.



Iruzkinak

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?