LEKAK URDAIAZPIKOAREKIN

Osagaiak

  • Lekak, kilo bat
  • 3 patata eder, bakoitza zortzi zati egina
  • Oliba olioa, 6 zopa-koilarakada
  • 2 urdaiazpiko xerra lodi, dadotan zatituak
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • Ura eta gatza

Errezeta


Lekak garbitu eta zerrendatan zatitu, eta ertzak eta bi muturrak kendu. Jarri egosten patatekin uretan, gatzarekin estali gabe, 12ren bat minutuz, borborka hasten direnetik.

Zartagin batean jarri olioa eta gorritu bertan urdaiazpiko dadoak. Txigortu direnean, bota gainera baratxuri xerrak gorritu arte. Bota dena leka eta patata egosi berrien gainera, nahasi ongi eta mahaira.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?