MARRUBI MARMELADA

Osagaiak

  • 1,5 kg marrubi, garbiak, txortenik gabe
  • 300 g azukre
  • 10 koilarakada limoi zuku
  • Bainila adaxka bat, ireki eta aletua

Errezeta


Kazola batean ipiniko ditugu marrubi guztiak, laurdenetan zatitu ondoan. Azukrea, bainila ireki eta aletua eta limoi zukua erantsiko ditugu ondoren. Ongi estali eta utzi egingo ditugu hozkailuan, 12 bat ordu, zuku guztia atera dezaten. Orduan jarriko dugu kazola sutan, su eztian, eta irakiten utziko dugu ezti-ezti, 45 bat minutu, marmelada urritu eta lodi-lodi gera dadin arte. Sutatik atera eta poteetan sartuko dugu ondoren marmelada. Hozkailuan kontserbatuko dugu, ongi itxita.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?