Osagaiak
Errezeta
Ziur egon behar dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik ez dutela. Uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi batez, laurdenetan zatitu aurretik. Azukrea hautseztatuko dugu gainetik, eta pausatzen utziko ditugu hozkailuan, 10 bat minutu. Hotz zerbitzatuko ditugu marrubiak, gopor txikietan, chantilly kremarekin batera.