MARRUBIAK KREMA INGELESAREKIN

Osagaiak

  • 750 g marrubi, ongi onduak, laurdenetan zatituak
  • Azukre pixar bat
  • Krema ingelesa, litro erdia
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Ziur egon behar dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik ez dutela. Uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi batez, laurdenetan zatitu aurretik. Azukrea hautseztatuko dugu gainetik, eta pausatzen utziko ditugu hozkailuan, 10 bat minutu. Hotz zerbitzatuko ditugu marrubiak, gopor txikietan, krema ingelesarekin batera.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?